XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
1880an hitsi zituen Gipuzkoak bere azkeneko burdinolak (Mujika).
Bizkaian, berriz, bost urte geroago gertatu zen hori.
Euskal Herriko ola zaharren hileta orduotan, aurreko mendetik zetozen gaisotasun eta aje guziak elkartu ziren, denak isilarazteko.
Hemezortzigarrenak ondare pobrea utzi zion hemeretzigarrenari.
Teknika atzerapen astun bat zekarten burdinolek: 1760tik, eta 1784etik berezikiago, bazebilen burdingintzaren iraultza Ingalaterran.
Industri Iraultza XVIII. menderaino atzeratu zen munduan, eta Ashton historigileak atzerapen horren zergatiaz galdetzen dio bere buruari.
Besteak beste, teknika arrazoiak aipatzen ditu berak eta burdingintzari gagozkiola,
Cok ikatza Darby-k aurkitu (1709) eta
Orduan jaio ziren labe handi berriak.
Burdinaren emana ugaritu egin zen bapatean Ingalaterran, eta merkatu ere bai (Ashton).
Indar berri bat ere asmatu zen, burdinoletarako lagungarri zena: ura jasotzeko Watt-en bapore-makina (1769).
Burdingintzaren teknika haro berri baten aurrean zegoen mundua, zalantzarik gabe.
Baina gure ibarretako olak ez ziren, alde batetik, hortaz jabetu, eta, oharturik ere, zer egin zezaketen? Harri-ikatza premiazkoa zen Iraultza hartarako; baina gure olek urruti zuten oso errekin hori, eta
Eta gure basoekin
Basoak galtzen eta mendi gora urruntzen zihoazen.
Basoak ez zezaketen segurta etorkizuna, Bidarrai-n, Arnegi-n, eta Baigorri-n (1786) ikus zitekeenez (Th. Lefèbvre).
Teknika aldetik, 1832koa da Bilboko lehenen labe handia; baina geroagoko (1848) Boluetako labeak berak ere oraindik egur-ikatzez ziharduen.